PAKETEEN BIDALKETAK


Erositako artikuluak ZERGATIKek kontratatutako garraio zerbitzuaren bitartez garraiatuko dira. Entregatzeko epea bidalketa motaren eta eraman beharreko herrialdearen araberakoa izango da. Entregatzeko orduan gorabeherak saihesteko (okerreko helbideak, etxebizitzan inor ezin aurkitu ahal izatea, etab.), ezinbestekoa da ondorengo inprimakia behar bezala betetzea, eta harremanetarako telefonoaren eremua ere bete behar da.
12.00ak baino lehen jasotako eskariak egun berean prozesatuko dira. 12.00ak baino geroago jasotako eskariak hurrengo egunean prozesatuko dira. Ostiraletan 14:30etikaurrera, larunbat, igande eta jai-egunetan egindako eskariak hurrengo egun baliodunean bideratuko dira.
Garraio-epea bidalketaren helmugaren araberakoa izango da:
•    Espainiako penintsula eta Balear Uharteak: Garraio-epea gehienez ere 5 lanegunekoa izango da (epe arrunta 2-3 egunekoa da). Prezioa: 2,95 €. Bidalketak doain 50€-tik gorako eskaeretan .

•    Europa: Garraio-epea gehienez ere 20 lanegunekoa izango da (epe arrunta 7-10 egunekoa da). Prezioa: 5,95 €. Bidalketak doain 100€-tik gorako eskaeretan .

* Aipatutako garraio-epeak gutxi gorabeherakoak dira, eta kanpoko ezusteko kausen arabera alda daitezke.

*Garraio-enpresak eskaria ematen duenean ulertuko da entrega eginda dagoela.